Bonba bat lehertu da gaur Ajond Panjo Baba- santutegian, Pakistanen, eta gutxienez hamahiru lagun hil dira. GeoTV telebista kateak jakinarazi duenez, meskitaren aurkako erasoa izan da, ostiraleko otoitza amaitu ondoren burututakoa.
Aste hau odoltsua izaten ari da Pakistanen. Gutxiengoen ministroa hil zuten tiroz asteazkenean, eta atzo hamabost lagun hil ziren segurtasun indarren aurkako eraso batean. Gaurko atentatuak hainbat pertsona zauritu ere utzi ditu.