Mundua

Hamalau lagun hil dituzte Iraken suniten kontrako bi atentatutan

2008ko urtarrilaren 7a
15:58
Entzun
Sunien kontrako bi atentatu egin dituzte gaur Iraken, eta hamalau lagun hil dira. Bagdad hiriburuan egin dituzte erasook, Azamiya auzoan, sunien gobernu erakunde batean.

Aurreneko erasoan suizida batek gainean zeukan lehergaia eztandarazi egin du, eta bost soldadu suni eta koronel bat hil ditu. Erakundeko langileak zaurituak laguntzera joan direnean, bonba-autoa lehertarazi du beste suizida batek, eta zortzi pertsona hil ditu.

Riad al Samarrai koronela da hildako bat. Al Kaedari Iraken aurre egiteko buruetakoa zen.

Bagdaden bertan beste atentatu batean hiru lagun hil dituzte. Poliziaren auto baten kontra egin dute erasoa, Unibertsitate Teknologikoaren aurrean. Oraindik ez dute jakinarazi poliziarik baden hildakoen artean.

Nínive eta Salahedin probintzietan, berriz, Irakeko Poliziak bost lagun hil ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.