Hildakoetako hiru eta zaurietauko lau adingabekoak direla jakinarazi dute iturri ofizialek. Zauritutako gehienak erietxeetan ingresatuta daude.
Hasiera batean, leherketa gas bonbona batek eragin duela zabaldu dute ikerketako iturriek, eta Errusiako Barne Ministerioak erabat baztertu du erasoaren hipotesia. Baina, azkenean, eztanda lehergaiu batek eragin duela frogatu du Moskuko Poliziak. Nolanahi ere, bonbak ez zue metrailarik.
Goizeko 10:40tan gertatu da leherketa (08:40 Euskal Herrian). Suhiltzaileen hamar ibilgailu eta dozena bat anbulantzia bidali dituzte erreskate lanetara. Moskuko fiskaltzak gertatutakoa "sakon" ikertuko duela iragarri du.
Leherketa