Uholdeak

Hamar pertsona hil dira Alemanian, denboralearen ondorioz

Frantzian alerta laranjan daude hamabi departamendutan eta gorrian batean.

2016ko ekainaren 3a
12:43
Entzun

Kalte handiak eragiten ari da denboralea Frantzian eta Alemanian. Bigarren horretan, hamar pertsona hil dira uholdeetan joan den igandeaz geroztik. Simbach herrian (Bavaria), esaterako, dagoeneko bost gorpu atera dituzte lokatz artetik.

Frantzian, kalteak ez dira horren handiak izan, baina alertan daude herrialdeko hamahiru departamendutan —horietatik hamabitan alerta laranja ezarri dute, eta batean gorria—, eta dagoeneko hildako bat eragin dute euriteek. Parisen arazoak izan dituzte trenbide sarean, eta hainbat tartetan itxi egin dute zerbitzua. Horretaz gain, Louvreko museoa ere itxi egin dute, eta beheko solairuetan zeuden hainbat artelan toki seguruagoetara eraman dituzte.

François Hollande presidenteak iragarri du datorren asteko ministroen kontseiluan "natur hondamendi" izendatuko dituztela kaltetutako inguruak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.