IRAKEKO OKUPAZIOA

Hamar soldadu estatubatuar hil dituzte ekintzaileek Falujan

Ramadiren kontrako operazioa abian jarri du AEBetako Armadak

Erredakzioa
2005eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
AEBetako 10 soldadu hil eta beste 11 zauritu ziren herenegun Falujan izandako leherketa batean. AEBek atzo jakinarazi zutenez, errepide ertzean jarritako lehergailua zartarazi eta hainbat mortero jaurti zizkieten ekintzaileek. Zaurituetako zazpi lanera itzuli ziren atzo bertan. Hala ere, azken hilabeteotan AEBetako soldaduen kontra eginiko eraso gogorrenetariko bat izan da.

Bestalde, Ramadiren kontrako operazioa hasi zuten AEBek, Irakeko Poliziaren laguntzarekin. Orotara, segurtasun indarretako 500 kide sartu ziren hirian, erresistentziak hura ordu batzuk okupatu eta hurrengo egunean. Herenegun, AEBetako iturriek ukatu zuten ustezko Al Kaedako kideek Ramadi okupatu zutela, nahiz eta gertatutakoaren irudiak egon. «Abenduaren 15eko bozetarako Irak mendebaldeko probintzietan ordena ezartzeko da operazio hau», azaldu zuen AEBetako Armadak. Antzeko ekintzak abiatu dituzte okupazio indarrek Hit eta beste hainbat herriren aurka aste honetan bertan. Ehunka herritarrek ihes egin behar izan zutela salatu zuen Ulema Musulmanen Elkarteak.Bestalde, hauteskundeak direla eta, Irakeko Gobernuak atzerritar arabiarrei herrialdean sartzea debekatu die. Beharrezko baimenak izan arren kazetariei ez zietela sartzen utzi salatu zuten atzo herrialde arabiarretako eta Mendebaldeko hedabideek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.