munDUA

Hamasei lagun hil dituzte Iraken, hiru atentatutan

Kerbalan, Nayafen eta Basoran egin dituzte erasoak.

2010eko azaroaren 8a
18:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Bonba-auto bat lehertu dute gaur goizean Kerbalan, Bagdagetik 110 kilometrora, eta, Irakeko Barne Ministerioak jakinarazi duenez, sei lagun hil dira eta 20 bat zauritu. Kerbalan xiiten santutegi garrantzitsua dago, eta hildakoen artean erromes irandarrak daudela baieztatu dute. Eztanda hiriaren sarreretako batean izan da.

Nayafen ere egin dute goizean antzeko eraso bat, eta hiru pertsona zendu dira.

Arratsaldean beste atentatu bat izan da, Basoran. Bonba-autoa lehertu dute eta zazpi lagun hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.