Palestina

Hamasek Al Fatako ehun lagun baino gehiago atzeman ditu Gazan

Atzoko atentatuen erantzule izatea egotzi dio, baina Al Fatak ez ditu erasoak bere gain hartu. Hamaseko bost miliziano, haur bat eta zibil bat hil ziren atzo.

2008ko uztailaren 26a
15:17
Entzun
Atzo Gazako (Palestina) hiru atentatuek eragindako zazpi heriotzak leporatuta, Hamas taldeak Al Fataren kontra egin du gaur Gazan bertan, eta bertako ehun lagun baino gehiago atxilotu ditu. Al Fataren eta beste hainbat elkarteren egoitzetara sartu dira Hamaseko soldaduak, eta dokumentuak, ordenadorak... eraman dituzte.

Hain zuzen, Hamaseko bost miliziano, haur bat eta zibil bat hil ziren atzoko erasoetan. Al Fatak, baina, ez ditu bere gain hartu atentatuak, eta salatu egin ditu gaur.

Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearen alderdia da Al Fata. Atxilotuen artean, Abbasentzat lan egiten duen polizia taldeko koronel bat dago.

Ziad Abu Amr diputatu independentearen egoitzara sartu dira, besteak beste. Hamasek 2006ko urtarrileko hauteskundeetan babestu egin zuen hura. Hamasek 2007an Gaza hartu zuenetik Al Fataren alde jartzea egotzi dio diputatuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.