Hamasek Shalit soldadua bahitu zuela bost urte dira

2011ko ekainaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hamasek gaurko egun batez bahitu zuen Guilad Shalit. Israelgo armadako soldadua bahituta hainbat preso palestinarren askapena negoziatu ahal izango zuela pentsatu zuen taldeak, baina bost urte geroago, elkarrizketak antzuak izan dira. Hamasek eta Israelek elkarri leporatzen diote negoziazioak etenda egotea; 2009ko abenduan elkartu ziren azkeneko aldiz. Hamasek adingabeak, emakumeak eta beste mila preso askatzea exijitzen dio Israeli.

Azedin al Kasem Brigadek 2006ko ekainaren 25ean bahitu zuten Shalit. Gazako mugatik gertuko base militar bati erasotuta egin zuten bahiketa. Israelek Gazarekiko blokeoa gogortu egin zuen orduz geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.