Israelgo armadak Hamaseko kide bat hil du gaur Zisjordanian (Palestina), Israel Radiok jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, militarrek diote Hamaseko adar armatuaren arduradunetako bat dela hildakoa. Hildakoaren anaiak, ordea, militante politikoa zela zehaztu du, eta ez militarra. Nour Shamseko errefuxiatuen kanpalekuan tirokatu dute, Zisjordania iparraldean.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak eta Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buruak elkarrizketak abiarazi dituzte hil honetan, AEBen bitartekaritzarekin. Hamasek ez ditu negoziaketak onartu, eta "okupazioa zilegi" egiten dutela salatu du.
Negoziaketak hasi zirenetik zenbait liskar egon dira Gazan Israelgo armadaren eta miliziano palestinarren artean.
Mundua