Mundu osoan da hizpide Palestinako auzia, eta orain bertako eragile nagusietako Hamas erakundeak erabaki du filma egitea, film luzea: Imad Akel. Berak egindakoa da -bere aurrena da-, eta lehengo ostiralean estreinatu zuen, Gazako Unibertsitate Islamikoan. Han izan zen Hamaseko zuzendaritza.
Israelek 1993an hil zuen Hamaseko militante baten bizitza kontatzen du; 'Imad Akel' izena zuen, hain zuzen, miliziano hark, eta 23 urte zituen hil zutenean. "Borrokaren sinbolo" bezala ageri da filman. "Eredu ona da, eta halako milaka ditugu", dio Mahmud Az-Zahar gidoiaren egileak. "Horregatik, dei egin nahi dugu idazteko, parte hartzeko, azken batean erresistentziaren eta duintasunaren kultura eraikitzeko".
Fafji Hamad Hamaseko Gobernuko Barne ministroak adierazi du "kalitateko" filma dela, eta aurrerantzean egingo dituztela gehiago, "erresistentzian oinarritutakoak, irudi probokatiboak eta inmoralak erakutsi gabe".
Erakundearen arabera, berrehun mila dolar kostatu da lana. Hamar hilabete iraun zuten grabatzen, Gazan.
Palestina
Hamasen lehen filma Palestinaz
Israelek 1993an hil zuen militante baten bizitza kontatzen du lanak, eta Palestinako erakundeak "erresistentziaren eta duintasunaren kultura eraiki" nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu