Hamazazpi lagun hil dira Afganistanen borroketan
KABUL. Iturri ofizialen arabera, hamazazpi lagun hil ziren atzo borroketan. Horietatik hamalau ustezko ekintzaileak, eta hiru nazioarteko tropetako kideak. Bestalde, Gobernu berrirako proposatutako hamazazpi hautagaietatik hamar atzera bota zituen Afganistango Legebiltzarrak. Bigarren aldia da Hamid Karzai presidentearen ahaleginak huts egiten duela. Estatuburuak hitzeman du otsaila baino lehen prest izango dela administrazio berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu