Mundua

'Hanna' urakanak dagoeneko 136 lagunen heriotza eragin du Haitin

Askoz hildako gehiago egon daitezkeela uste du gobernuak. 'Gustav'-ekin ere hainbat lagunek galdu zuten bizitza.

2008ko irailaren 5a
14:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Gustav-ek eragindako kalteetatik guztiz osatu gabe zela igaro da Hanna urakana Haititik, eta dagoeneko 136 lagun hil dira. Bahametara bidean doa orain, eta Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdea ere arriskuan da.

Bi urakanen ondorioz, 212 lagun zendu dira azkeneko egunetan Haitin. Uharteko iparraldeko Artibonite eskualdean izan dira hildako gehien.

Gobernuak gaur altxatu du alerta gorria, eta hildakoak askoz gehiago izan daitezkeela adierazi dute. Hondamendiari aurre egin ezinda daude, Rene Preval uharteko presidentearen hitzetan.

Jeanne urakanarekin hiru mila lagun hil ziren Haitin, 2004an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.