ERCk ohar baten bidez jakinarazi duenez, Oriol Junqueras alderdiko burua itxaropentsu irten da bileratik: "Elkar ulertzeko modua aurkituko dugu independentzia posible egin eta herrialde justuago bat eraikitzeko".
Hurrengo egunetan eragile politiko, ekonomiko eta sozialekin bilerak egitea adostu dute, haien iritzien berri izan eta "etorkizuna Kataluniako herritarren esku" uzteko helburuarekin.
Masek eta Junquerasek azaroaren 9ko galdeketaren ondorenerako proposamenak aurkeztu berri dituzte. Kataluniako hauteskunde plebiszitarioetarako ahalik eta proposamen subiranista zabalena eskatu du Junquerasek, independentzia nahi duten guztiek bat egiteko modua izan dezaten. Masek, berriz, zerrenda bakarra osatzeko eskatu die alderdi independentistei, behin bakarrik aurkeztuko liratekeen hautagaiekin.