Iraken okupazioa

Hasi dira Irakeko Konstituzioari buruzko erreferendumeko botoak zenbatzen

Goizeko zazpietan (seiak Euskal Herrian) zabaldu dituzte Iraken Konstituzio proiektuari buruzko galdeketan botoa emateko 6.235 hauteslekuak, eta bostak arte zabalik izan dituzte. Hauteskunde Batzorde Goreneko buruek "parte-hartze handia eta normaltasuna" nabarmendu dituzte, baina egunean zehar etengabekoak izan dira erasoen eta borroken berri ematen zuen albisteak.

2005eko urriaren 15a
18:31
Entzun
15 milioi irakiar baino gehiagok zuten botoa emateko eskubidea, Hauteskunde Batzorde Gorenak egin duen lehen balorazioaren arabera, parte-hartzea "handia" izan da, eta "normal" joan da eguna. Dena den, Bagdad hiriburuan, Bakuban eta Ramadin eraso eta borroka handiak izan dira.

Esate baterako, erreboltariek Bagdad hiriburuko hiru hauteslekuri egin diete eraso gaur goizean, eta bi polizia zauritu dituzte. Hauteslekuetako batean lehergailu bat ezarri dute; beste batera misil txiki bat jaurti dute, eta, hirugarrenera, mortero bat. Laugarren hautesleku batean, botoa ematera zihoan zibil bati frankotiratzaile batek tiro egin dio, eta buruan zauritu du. Barne Ministerioaren arabera, frankotiratzailearen helburua hauteslekua zaintzen ari zen polizia bat zen, baina okertu egin da.

Bagdadetik ipar-mendebaldera, Saidija herrian, Bakuba ondoan, lehergailu bat eztandarazi dute Irakeko Armadako ibilgailu baten aurka, eta barruan zihoazen hiru soldaduak hil dituzte.

Hala ere, borroka gogorrenak Ramadi inguruan ari dira gertatzen. Komunitate sunita oso indartsua da han, eta erreboltarien gotorlekuetako bat da. Naziorteko albiste agentziak zabaltzen ari direnez, borroka handiak gertatzen ari dira eskualde hartan erreboltarien eta Irakeko zein AEBetako Armadaren artean. Hauteskunde Batzorde Gorenak onartu du inguru hartako hauteslekuak itxita egon direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.