Pertsonaia. Perez Rubalcaba

Hautagai lana egiteko libre

Iker Aranburu.
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
PSOEko Batzorde Federalak gaur izendatuko du ofizialki Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako datozen bozetarako lehendakarigai. Eta hautagai izateko eskuak —eta batez ere ahoa— libre nahi dituenez, atzo iragarri zuen gobernuan dituen hiru karguak utzi egingo dituela, «ahal bezain pronto». Horrenbestez, hurrengo egunotan Jose Luis Rodriguez Zapaterok Barne ministroa, gobernuko bozeramailea eta lehen lehendakariordea izendatu beharko ditu, nahiz eta balitekeen azken kargu hori libre uztea.

Rubalcabaren kanpaina gaur hasiko da, emango duen hitzaldiarekin, baina zenbat iraungo duen ez dago garbi: zortzi hilabete Zapaterok legegintzaldia agortzea erabakitzen badu, baina lau hilabete besterik ez, baldin eta PSOEk neurtzen badu porrota eragozteko modurik onena bozak azarora aurreratzea dela. Edonola izanda ere, sozialistek bi buru izango dituzte hurrengo hilabeteotan. Batek, Moncloatik, herritarrak haserretuko dituzten hainbat neurri hartuko ditu; bestea, Ferraztik, ezker kutsuko diskurtsoarekin saiatuko da haserretu horiek berreskuratzen. 0
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.