Hauteskunde eguna dute gaur Sierra Leonan
FREETOWN. Presidentea, parlamentua eta udaletako agintariak aukeratuko dituzte gaur Sierra Leonan; Ernest Bai Koroma presidentearen APC alderdia da faborito. Inkesten arabera, ordea, SLPP oposizioko alderdiak gehiengo osoa lortzea eragotz diezaioke. Alde guztiek akordio bat sinatu dute «hauteskunde baketsu, libre eta sinesgarriak» izan daitezen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu