Japonia

Hauteskundeak aurreratu ditu Japoniako lehen ministroak, zerga igoera bozketara eramanez

BEZaren igoera aurreikusten zuen neurria atzeratu izana da arrazoia. Aurreko astean jakinarazitako datu ekonomiko txarrekin zerikusia du atzerapenak.

Shinzo Abe Japoniako lehen ministroa, gaur egindako agerraldian. FRANCK ROBICHON / EFE
2014ko azaroaren 18a
13:25
Entzun

Shinzo Abe Japoniako lehen ministroak parlamentua desegin eta hauteskundeak aurreratu ditu ustekabean, legealdia hasi zenetik bi urte baino ez direnean pasatu. Azaldu duenez, 2015erako aurreikusitako BEZaren igoera 2017ra atzeratu izana da erabakiaren arrazoia. Zerga sistemaren aldaketa hori; hain zuzen ere, herritarren esku utzi nahi du Abek: "Zergen sistema herritarrentzat oso garrantzitsua da; jendearen bizitzan eragin handia du. Horregatik, neurria [BEZaren igoerarena] eta nire programa ekonomiko osoa herritarrek berrestea nahi dut".

Japoniako lehen ministroaren erabakia herrialdearen datu ekonomiko txarrak jakinarazi eta gutxira etorri da. Joan den astelehenean, hain zuzen ere, Japonia atzeraldi ekonomikoan sartua zela jakinarazi zuten, urtearen azken hiruhilekoan BPGa %1,6 jaitsi ostean. BEZaren igoera aurreikusten zuen neurriaren atzerapenak egoera ekonomiko horrekin du zerikusia, Abek berak azaldu duenez: "BEZaren igoera atzeralditik ateratzeko helburuarentzako mehatxua litzateke".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.