Irak

Hauteskundeetarako hiru egun falta direla, erresistentziaren erasoak ugaritu egin dira

Irakeko erresistentziak ekintza ugari egin ditu azken orduetan. Erasorik bortitzenak Bagdad iparraldean eta Kirkuken izan dira. Goizean bonba-auto bat lehertu da Kirkuken, Polizia- etxearen parean. Al Arabiya telebista kateak jakitera eman duenez, hainbat lagun hil dira leherketaren ondorioz. Hala ere, hildako lagunen kopurua ez dute zehaztu. Azken 24 orduetan lau bonba-auto lehertu dira Kirkuken. Bagdad iparraldean, berriz, gutxienez bost lagun hil dira guardia nazionalen konboi baten aurka egindako erasoan.

2005eko urtarrilaren 27a
10:49
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bestalde, erresistentziak Ameriketako Estatu Batuetako soldadu bat hil du Diyalan. Datorren igandean Legebiltzarrerako bozak egingo dira Iraken, baina boikotatu egingo dituztela iragarri dute sunitek.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA