Istripua

Hegazkin bat erori da Pakistanen eta barruan zihoazen 152 lagunak hil dira

A-321 Airbus bat zen, eta Karachitik Islamabadera zihoan. Hain zuzen ere, Islamabadetik hurbileko Margala mendikatean izan du istripua.

2010eko uztailaren 28a
14:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Air Blue hegazkin konpainiako hegazkin bat erori da gaur goizean Pakistanen, eta agintariek baieztatu dutenez, barruan zihoazen 152 lagunak hil egin dira. Pakistan barruko hegaldi bat zen: Karachitik abiatu eta Islamabad hiriburura zihoan. Hain zuzen ere, Islamabadetik hurbil gertatu da istripua, Margalako mendikatean. Parke nazionala da eremu hori, eta hango zaindariek berehala ekin diete salbamendu lanei. Hala ere, ez da inor bizirik atera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.