Mundua

Hegazkin bat itsasora jausi da Beiruten aireratu eta segituan

Adis Abebara zihoan Ethiopian Airlineseko Boeing 737a. 89 lagun zihoazen barruan. Salbamendu taldeek hogeitahiru hilotz aurkitu dituzte itsasoan. Libanoko Gobernuak ez du uste atentatua izan denik.

2010eko urtarrilaren 25a
12:04
Entzun
Ethiopian Airlineseko Boeing 737 bat Mediterraneo itsasora amildu da bart goizaldeko ordubiak inguruan (ordubata Euskal Herrian), Libanoko itsasertzean. Hain zuzen ere, Beirutetik Adis Abebara zihoan, 89 lagun barruan zirela. Aireratu eta bost bat minutura geratu da radar sistematik kanpo, gerora jakin denez, itsasora erori delako.

Gertatutakoaren inguruko guztiak ikertzen ari diren arren, Libanoko Gobernuak ez du uste atentatua izan denik. Aitzitik, eguraldi txarrak eraginda istripua gertatu dela pentsatzen du.

Libanoko Armada eta Finul (NBEren Libanoko indarrak)ari dira salbamendu lanak aurrera eramaten. Hegazkinaren hondakinak eta hogeitahiru aurkitu dituzte orain arte, eta inor bizirik topatzeko itxaropena gero eta txikiagoa da. Beirutetik hurbil jausi da hegazkina, itsasertzetik bost ba kilometrora.

Libanokoak ziren bidaiarien erdiak baino gehiago. 22, berriz, etiopiarrak. Horiez gain, siriarrak, kanadiarrak, errusiarrak, britainiarrak eta frantziarrak zeuden bidaiarien artean. Hain zuzen ere, bidaiarietako bat Marla Pietton zen, Frantziaren Libanoko enbaxadorearen emaztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.