munduA

Hegazkin batek istripua izan du Jamaikan eta 40 lagun zauritu dira

2009ko abenduaren 23a
11:50
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bart gauean hegazkin istripua gertatu da Jamaikan eta gutxienez 40 lagun zauritu dira. American Airlines konpainiako hegazkinean 145 bidaiari eta eskifaiako zazpi kide zihoazen. Miamitik (AEB) Kingston (Jamaika) arteko bidea egiten ari zen.

Polizia iturrien arabera, lur hartu duenean kontrola galdu du hegazkinak eta horma baten aurka jo ostean, bitan zatitu da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA