Hegaztien gripea

Hegaztien gripearen antigorputzak dituen beltxarga aurkitu dute Ukrainako muga ondoan

Errumaniako lurretan, baina Ukrainako mugan, hegaztien gripearen antigorputzak atzeman dizkiote beltxarga bati. Hala jakinarazi du Gheorghe Flutur Errumaniako Nekazaritza ministroak.

2005eko urriaren 18a
10:40
Entzun 00:00:0000:00:00
CA Rosetti herrian aurkitu dute antigorputzak dituen beltxarga, Danubio ibaiaren deltan. Birusa duten beste beltxarga batzuk eta ahate basati zenbait atzemanda zituzten lehenagotik Ceamurlia de Josen eta Maliucen. Larunbatean baieztatu zen Errumanian aurkitutako hegaztien gripearen birusa aldaerarik gaiztoenekoa dela, hau da, H5N1a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.