munDUA

Hego Koreak badu Defentsa

Lee Hee-won da ministro berria, gaurtik. Aurrekoak atzo eman zuen dimisioa, Ipar Korearen erasoa dela-eta. Bien mugan tiro hotsak entzun dira bart, Ipar Koreako militarren maniobretakoak.

2010eko azaroaren 26a
14:59
Entzun
Kim Tae-young Hego Koreako Gobernuko Defentsa ministroak dimisioa eman zuen atzo, eta Lee Myung-bak presidenteak gaur bertan jarri du haren ordezkoa: Lee Hee-won. Herrialdeko segurtasun kontseiluko aholkulari postuan zegoen maiatzetik, presidentearen konfiantzako taldeko kide gisa. Militarra da Defentsako ministro berria, erretiratutako jenerala.

Ipar Koreak Hego Korean erasoa egin eta bi egunera aurkeztu zuen dimisioa Kim Tae-young. Erasoaren ondorioz, lau lagun hil ziren irla batean, Yeonpyeongen. Gaur han tiro hotsak entzun dira, mugan handik gertu Ipar Korean militarrak maniobretan ari zirela medio.

Asteartean hildakoen artean bi zibilak dira, beste biak poliziak. Gainera, 18 lagun zauritu daude; bost, larri. 70 etxe erre zituen Ipar Koraren erasoak. Oposizioak Ipar Koreari aurre egiteko neurri gogorrak hartzeko eskatu zion gobernuari.

Hego Koreak AEBetako 28.500 soldaduren laguntza du, eta Koreako bi herrialdeen arteko gerra amaitu zenetik izandako alerta egoera larriena da gaur egungoa. AEBak Hego Korearen aliatu dira, hau 1950eko gerran Ipar Koreareko gobernu komunistaren aurka borrokatzen zenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.