poliTIKA

Hego Koreako Defentsa ministroak dimisioa eman du

Ipar Koreak duela bi eguneko erasoan lau lagun hil zituen Hego Koreako irla batean.

2010eko azaroaren 25a
13:16
Entzun 00:00:0000:00:00
Kim Tae-young Hego Koreako Gobernuko Defentsa ministroak dimisioa eman du gaur, Ipar Koreak han erasoa egin eta bi egunera. Erasoaren ondorioz, lau lagun hil ziren Hego Koreako irla batean, Yeonpyeongen. Hildakoen artean bi zibilak dira, beste biak poliziak. Gainera, 18 lagun zauritu daude; bost, larri. 70 etxe erre zituen Ipar Koraren erasoak.

Yonhap berri agentziaren arabera, Lee Myung-bak presidenteak onartu egin du Defentsa ministroaren dimisioa. Oposizioak Ipar Koreari aurre egiteko neurri gogorrak hartzeko eskatu zion gobernuari.

Hego Koreak AEBetako 28.500 soldaduren laguntza du, eta Koreako bi herrialdeen arteko gerra amaitu zenetik izandako alerta egoera larriena da gaur egungoa. AEBak Hego Korearen aliatu dira, hau 1950eko gerran Ipar Koreareko gobernu komunistaren aurka borrokatzen zenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.