Mundua

Hego Osetian bi mila soldadu gehiago hedatu dituela leporatu dio Georgiak Errusiari

Guztira Errusiak zazpi mila soldadu inguru dituela salatu du Georgiak. Errusiak, ordea, gezurtatu egin ditu akusazioak.

2008ko urriaren 23a
17:52
Entzun
Hego Osetian bi mila soldadu gehiago hedatu dituela egotzi dio Georgiak Errusiari. Georgiako Barne ministerioaren eledun Shota Utiashviliren arabera, guztira zazpi mila soldadu errusiar daude Hego Osetian. Eledun horren arabera betiere, "Errusiak hamarnaka blindatu hedatu ditu Akhalgori eskualdean, teorian europar behatzaileen kontrolpean behar duena". Utiashvilik bere kezka agertu du. "Uste dugu Errusia probokazio berriak prestatzen ari dela".

Errusiar Defentsa ministerioko bozeramaile Alexandr Drobishevskik Georgia "informazio probokazioa" egiten ari dela egotzi dio Georgiari, "horrekin tentsioa handitzeko". Sergei Lavrov Atzerri ministroak bere aldetik, georgiarren adierazpenen inguruan iruzkinak egitea "zail egiten" zaiola esan du, "egi gutxi" esaten baitute. "Hego osetiarrekin dugun akordioaren arabera, 7.600 soldadu hedatu behar ditugu bertan eta hori publikoa da", gaineratu du Lavrovek.

NATOko idazkari nagusi Jaap de Hoop Schefferrek Errusiak modu iraunkor batean bere tropak hedatzea "onartezina" dela esan du. "Tropak Georgia eta Errusiaren arteko gatazka hasi aurreko lekuetara atzera egitera eskatzen diet".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.