Hegoafrikako Gobernuak armada igorriko du istiluak dauden hirietara

2015eko apirilaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
JOHANNESBURGO. Hegoafrikako Gobernuak soldaduak igorriko ditu atzerritarren aurkako eraso larrienak gertatzen ari diren guneetara, Poliziari babesa ematera. Nosiviwe Mapisa-Nqakula Defentsa ministroak jakinarazi duenez, Durban eta Johannesburgo daude egoera larrienean. Zimbabweko Gobernua ere hasia da bere herritarrak Hegoafrikatik ateratzen, azken egunotako erasoen ondotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA