Azpiegiturak

Hendaiako alkateak aireportuaz "errealitatetik kanpoko alarma" piztu duela dio Gipuzkoako Aldundiak

Jean Baptiste Salaberrik atzo zioen aztertzen ari dela Hondarribiko pista luzatzeko akordioa auzitegietara eramatea.

2009ko uztailaren 22a
15:36
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiaren ustez, Jean Baptiste Salaberri Hendaiako alkateak (Lapurdi) Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportuaren pista luzatzeko akordioaz zabaldu duen "alarma mezua errealitatetik kanpo" dago. Salaberrik atzo zioen aztertzen ari dela akordioa auzitegietara eramatea eta, Eneko Goia Aldundiko bozeramailearen arabera, "lekuz kanpo" daude adierazpen horiek.

Hondarribiko aireportua berrehun metro luzatzearen aurka agertu dira Hondarribiko eta Hendaiako Udalak. Luzatzearen erabakia Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak hartu berri dute.

Goiaren ustez, Salaberri da "gainditu beharreko oztopoetako bat" eta adierazi du Hendaiako auzapezaren kexari ez diola "zentzurik" aurkitzen. Aireportua luzatzea eraginkortasunari eusteko "beharrezkoa" dela iritzi dio Goiak, eta Aldundiak "Gipuzkoaren interesa" babestuko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.