Gaztetan Los Angeleseko kaleko gazteen talde ezagunenetakoa sortu zuen Williamsek, baina azken urteetan gazteak indarkeriatik aldentzeko mezua zabaltzen lan handia egin du. Halaber, haurrentzako hainbat liburu idatzi ditu espetxean izan den denboran, mezu hori zabaltzeko.
Williamsek 51 urte zituen, eta azken 30ak kartzelan egin ditu, asko eta asko heriotza zigorraren aurka borrokatzen. Arnold Schwarzenegger Kaliforniako gobernadore errepublikanoak ez du erruki neurririk hartu nahi izan Williamsen heriotza zigorra bizi arteko espetxe zigorrarekin ordezkatzeko. Era berean, AEBetako Auzitegi Gorenak uko egin dio kasuan esku-hartzeari.
Williamsen hilketak berriro ere mahai gainean jarri du AEBetako sistema judizialaen "arrazakeriaren" inguruko eztabaida. Izan ere, heriotza zigorra aplikatzen dieten hiru presotik bat, Williams bezala, beltzak dira.
Giza eskubideen urratzeak