Lhasako (Tibet) auzitegi batek lau lagunen aurkako heriotza zigorraren epaia atera du, iazko martxoan Tibeteko eskubideen alde eta Txinako erregimenaren aurka izan ziren protestetan parte hartu zutelakoan.
Txinako Poliziak, datu ofizialen arabera, 1.317 pertsona atzeman zituen 2008ko protesten ondorioz -lau haiek, tartean-, eta 1.115 aske geratu ziren. Besteen kontra orain arte kartzela zigorrak jarri izan dituzte auzitegiek, hiru urtetik bizi artekoak.
Lhasa hiriburuko monje budistek hasitako protestak inguruko eskualde eta herrialdeetara zabaldu ziren 2008ko martxoaren 14an, eta suteak eragitea leporatu die lau lau haiei auzitegiak. Txinako Gobernuak orduan emandako datuen arabera, hemezortzi zibil eta polizia bat hil ziren. Tibeteko iturriek, aldiz, zioten 140 pertsonatik hil zirela, "Txinak gogor erantzun zuelako".
Lau lagun haietako biri ez diete ezarriko aipatutako zigorra, baldin eta datozen bi urteetan "jokabide ona" badute.
Beste bati bizi arteko zigorra jarri diote.
MunDUA
Heriotza zigorra jarri diete iaz Tibeten altxatu ziren lau laguni
Txinako erregimenaren kontrako protestetan suteak eragitea egotzi die Lhasako auzitegi batek. Epaileek orain arte kartzela zigorrak jarriak zituzten, hiru urtetik bizi artekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu