Herrialde Katalanetako hezkuntza

2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
• Balearrak. Eskoletan irakaskuntza orduen %50 egin behar dute, gutxienez, katalanez. Zentro bakoitzak erabakitzen du gutxiengo horretatik aurrera zenbat ordu egin.

• Katalunia. Hezkuntza eredu bakarra katalanezkoa da. Gaztelerak astean bi eta hiru ordu bitartean hartzen ditu.

• Valentzia. Bi hezkuntza ereduren artean aukeratu dezakete ikasleek. Batean katalana da hizkuntza nagusia, eta bestean, aldiz gaztelera.

• Katalunia iparraldea. Frantziako Konstituzioak katalana hizkuntza ofizialtzat onartzen ez duen arren, La Bressola erakundeak hezkuntza eredu katalana darabil Katalunian iparraldean.

• Andorra. Hizkuntza ofizial bakarra katalana da herrialde horretan, baina hiru hezkuntza eredu ditu: andorratarra, espainola eta frantziarra. Lehen ereduan katalana da hizkuntza nagusia, eta besteetan gaztelera eta frantsesa.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA