Herrialde katalanak

Herritarren %21,37k hartu dute parte Bartzelonan independentziari buruzko galdeketan

Hamarretik bederatzik independentziaren aldeko botoa eman dute.

2011ko apirilaren 11
15:59
Entzun 00:00:0000:00:00

Independentziaren aldeko plataformak deituta, independentziaren inguruko galdeketa egin zuten natzo Bartzelonan. Gaur emango dituzte behin betiko datuak, baina, atzo jakinarazi zutenez, herritarren %20k hartu dute parte. Antolatzaileak pozik agertu dira, emaitza %10ekoa izatea espero zutelako. 16 urtetik gorakoek bozkatu dute, eta etorkinek ere bazuten horretarako eskubidea. 257.645 pertsonak parte hartu zuten.

Atzo emandako datuen arabera, parte hartu duten hamar herritarretatik bederatzik independentziaren alde bozkatu dute. Botoen %91,46 izan dira aldekoak. Kontra, berriz, %7,32k bozkatu dute. %1,22k zuri bozkatu du. Alfred Bosch plataformako bozeramaileak esan du emaitza historikoak izan direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.