Herritarren %43 Kataluniaren independentzia aldezteko prest agertu dira

Generalitateak inkesta bat egin du, balizko erreferendum baten inguruan galdetuz; %28k ezetz erran du

Erredakzioa
2011ko ekainaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniako independentziari buruzko erreferendum batean, herritarren %43k alde bozkatuko lukete, Generalitateak egindako inkesta baten arabera. Galdeketa horren arabera, %28k independentziaren aurkako boza emanen lukete, eta %23 abstenitu eginen lirateke. Erantzuna argi ez dutenak %4,4 dira soilik. Independentziaren alde daudenek hori bozkatzeko argudio hauek eman dituzte hurrenez hurren: bertako baliabideak kudeatzeko burujabetza, Espainiak Kataluniarekin duen «ulertu ezina», Kataluniak hobetzeko eta askatasun handiagoa izateko aukera, eta nortasun sentimendua.

Aurka daudenen artean, berriz, erantzuna justifikatzeko arrazoi gisa eman dituzte hurrenenez hurren Espainiako batasuna mantentzeko nahia, nortasun sentimendua eta Katalunia independentearen «bideragarritasunik eza». Inkesta ekainaren 2 eta 17 artean egin zuen Generalitateak, 2.500 herritarren artean.

Bartzelonako kanpalekua

Bartzelonako haserretuek Katalunia plazan ezarritako kanpalekua husteko agindu zuen udalak herenegun, haien ordezkari batzuekin elkartu ondotik. Plaza hustearen truke, udalak haserretuei informazioa banatzeko postu finko bat ezartzeko konpromisoa hartu zuen. Atzoko 18:00ak arte zuten alde egiteko epea. Haserretuen talde batek, ordea, negoziatzaileek zilegitasunik ez dutela erran du, eta emandako epea pasatuta kanpalekuak zutik segitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.