Irudia.Afganistan

HILDAKOAK ETA ATXILOTUAK

2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AEBetako piloturik gabeko hegazkinek bederatzi lagun hil zituzten atzo Pakistanen; Hego Waziristanen, mugatik gertu, bi eraso egin zituzten. Iaz 118 eraso egin zituzten okupazio indarrek hegazkin espioi horiek baliatuta eta, aurten, berriz, 40. Mugaren bestaldean, berriz, bost lagun hil zituzten talibanek,Kapisan, Afganistanen —irudian ume baten hileta—. Osama Bin Laden hiltzeko operazioan ustez parte hartu zuten CIAren bost kolaboratzaile ere atxilotu ditu Pakistanek. The New York Times egunkariaren arabera, Al Kaedako burua non zegoen aurkitzeko lanetan aritu ziren. Atxilotuen artean armadako buru bat dagoela ukatu du, hala ere, Islamabadek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.