Hillary Rodham Kerryren emaitzen zain dago

2004ko azaroaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hillary Rodhamek ez du sekula ezkutatu AEBetako presidentea izateko daukan gogoa. Etxe Zuria utzi zuen urte berean, 2000n, aurkeztu zen Senaturako eta erraz asko lortu zuen aulkia New York estatuko barrutitik, nahiz sekula bizi izan ez estatu eta hiri horretan. Horrek erakusten du zenbaterainokoarrakasta daukan botoemaileen artean. Kerryk ez badu gaurkoan irabazten, demokratek hautagai berrian pentsatzen hasi beharko dute. Bill Clintonen emaztea lanpetuta dago Senatuko agintaldia 2006an bukatzen den arte. Presidentetzarako hurrengoak 2008an dira. Hillary, esaera zaharrak dioen bezala, «zain, prest eta desiratzen» dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.