H aren jarraitzaileek Hindu Hriday Samraat (hinduen bihotzetako enperadorea) ezizenez ezagutzen dute Indiako Shiv Sena (Shivaren armada) eskuin muturreko alderdiaren sortzailea. Bal Thackerayk arnasa arazoak izan ditu joan den uztailaz geroztik, eta atzo hil zen, Bombayn, 86 urte zituela. Milaka jarraitzaile pilatu ziren haren etxearen atarian, azken agurra emateko.
Eztabaida ugari piztu izan dituen liderra izan da Thackeray. 1996an sortu zuen Shiv Sena eskuin muturreko alderdi hinduista, Bombayn, eta eskualde hori gobernatu izan du lau hamarkadaz. Haren adierazpenek polemika piztu izan dute sarri. «Indiak diktadore borondatetsu bat behar du, baina irmotasunez gobernatzen duena», esan zuen behin, eta ez zuen Adolf Hitlerrekiko miresmena ezkutatu. 2000. urtean atxilotu egin zuten, 1992an eta 1993an musulmanen kontra izandako liskarrekin zerikusia zuelakoan —mila lagun inguru hil zituzten—, baina berehala askatu zuten. Haren semeetako bat da orain Shiv Senako burua: Uddhav Thackeray.
Pertsonaia. Bal Thackeray
Hinduen «enperadorea»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu