Kataluniako Erreferenduma

Hiru ferry bidali ditu Madrilek Kataluniara, segurtasun indarren errefortzuak hartzeko

Guztira, 3.800 bidaiari hartzeko gaitasuna dute ferryek. Horietako bi Bartzelonan daude, eta bestea Tarragonan. Bi portuetako zamaketariek uko egin diote itsasontzi horiei zerbitzu emateari.

2017ko irailaren 21a
10:59
Entzun

Urriaren 1eko erreferenduma eragozteko segurtasun indarren errefortzuak bidali ditu Espainiako Gobernuak Kataluniara. Polizia eta guardia zibilei eman die Kataluniara joateko agindua. Hainbat hedabide eta berri agentzien arabera, milaka lirateke Kataluniara bideratutako agenteak.

Segurtasun indar gehigarriei ostatu emateko, hiru ferry kokatu ditu Madrilek Kataluniako portuetan. Bi Bartzelonan daude, eta beste bat Tarragonan. Bartzelonako portuan daudenak bi itsasontzi italiar dira. Moby Dada izenekoak 1.000 pertsona baino gehiago hartzeko ahala du, eta Rhapsody izenekoak, berriz, 2.000 bidaiari har ditzake. Tarragonako ontziak 800 pertsona hartzeko gaitasuna du.

Bartzelonako zamaketariek uko egin diote Bartzelonako portuan segurtasun indarrak hartuko dituzten bi ontziei zerbitzu ematea, eta erabakiaren berri eman ostean, neurri bera hartzea adostu dute Tarragonako zamaketariek ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.