munDUA

Hiru frantziar bahitu dituzte Nigerian

Oraindik inork ez du bere gain hartu ekintza. Al Kaedak joan den astean bost frantziar bahitu zituen Nigerren.

2010eko irailaren 22a
17:44
Entzun
Hiru frantziar bahitu dituzte gaur Nigerian, Addax petrolio eremuan, itsasontzi batean zirela -Bourbon Alexandre-n-. Txalupa azkarretan heldu dira bahitzaileak. Erasoan ez da inor zauritu. Oraindik inork ez du bere gain hartu ekintza. Petrolio ontziei laguntza ematen die Bourbon Alexandre-k.

Lehengo astean Nigerren beste bost frantziar bahitu zituzten, eta Al Kaedak bere egin zuen ekintza. Joan den uztailaren 21ean Michel Germaneau frantziarra bahitu zuten Nigerren, eta Al Kaedak hilabete haren bukaeran hil egin zuen, Frantziak erakunde horren kontrako operazio bat egin ondoren.

Gaur Al Kaedak berak adierazi du Malin Mauritaniako armadarekin izandako borroketan hemeretzi soldadu hil dituela, eta ohartarazi du Frantziako militarrek Mauritaniari lagundu dioten "zantzuak" dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.