IRAKEKO OKUPAZIOA
Hiru irakiar eta soldadu estatubatuar bat hil dira konboi militar baten aurkako erasoan
Bagdadeko ekialdeko Al Samarrai meskitatik gertu izaniko erasoan lau herritar eta indar okupatzaileetako kide bat hil ziren atzo. Erasoaren helburua Estatu Batuetako Armadako hiru ibilgailuk osaturiko konboia zen, antza denez. Militarrak igarotzean lehergailu batek eztanda egin zuen. Gutxienez, 20 lagun zauritu zituen zartadak. Armadaren arabera, bonba etxean egindakoa zen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu