Hiru lagun atxilotu ditu Ipar Irlandako Poliziak

2012ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BELFAST. Ipar Irlandako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu, herenegun izandako tiroketarekin lotuta; eraso hartan, Maghaberry kartzelako zaindari bat hil zuten. Atxilotuak hiru gizonezko dira; Colin Duffy errepublikanoa da haietako bat. Duffyri bi soldaduren hilketa ere leporatu zioten 2009an, baina absolbitu berri dute.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA