PSNI Ipar Irlandako Polizia Zerbitzuak hiru lagun atxilotu ditu gaur goizean Lurgan eta Bellaghy herrietan (Armagh eta Derry konderriak, hurrenez hurren). 41,32 eta 21 urteko gizonezkoak dira, eta joan den larunbatean Antrim konderriko Massereeneko base militarrean eginiko atentatuarekin zerikusia dutelakoan atxilotu dituzte. Eraso hori RIRA Benetako IRAk hartu zuen bere gain, eta bi soldadu britainiar hil eta beste lau lagun (bi soldadu eta bi zibil) zauritu zituzten, tiroz.
Horrez gain, eta astelehenean Craigavon hirian (Armagh konderria) Continuity IRAk (CIRA) eginiko erasoaren harira, hiru lagun atxilotuta ditu Poliziak. Erasoan PSNIko agente bat hil zuten.
Hala RIRA nola CIRA talde errepublikano txikiak dira, azken urteetan PIRA IRA Provisional-etik zatituak. Ostiral Santuko Akordioaren kontrakoak dira. Apenas duten base sozialik. RIRAtik gertu, ideologikoki, 32 Konderrietako Subiranotasun Batzordea talde politikoa dago; CIRAtik gertu RSF Republican Sinn Fein (Sinn Feinetik 1986an zatitua).
Irlanda
Hiru lagun atxilotu dituzte soldadu britainiarren aurkako erasoarekin lotuta daudelakoan
Benetako IRAko kidea izatea eta larunbateko erasoa egitea leporatzen diete. Bestalde, beste hiru lagun daude atxilotuta astelehenean polizia bat hiltzeaz eta Continuity IRAko kideak izateaz akusatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu