Hiru lagun hil ditu tiroz Italiako auzitegi batean porrot egindako enpresari batek

2015eko apirilaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MILAN. Milango Justizia Auzitegian gizonezko batek hiru lagun hil zituen tiroz atzo, eta beste bat zauritu zuen. Angelino Alfano Barne ministroaren arabera, kiebran dagoen 37 urteko enpresari bat da erasotzailea. Haren aurkako epaiketan hiru pertsona tirokatu zituen, eta horietako bi hil —bat ospitalean hil zen—. Ondoren, bulego batean sartu, eta kiebra auziez arduratzen zen epaile bat hil zuen. Carabinieri-ek Milandik 30 kilometrora dagoen hiri batean atxilotu zuten, ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.