HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Hiru milioi pertsonari lagundu nahi die OMEk

2003ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
OME Osasunerako Mundu Erakundeak atzo jakinarazi zuenez, plan bat abiaraziko du herrialde garatu gabeetan bizi diren hiru bat milioi GIBdunei 2005. urtearen amaierarako botikak emateko. Dohainik banatuko dirabotika horiek, eta horretarako 5.500 bat milioi dolar beharko ditu OMEk. Oraindik ez du lortu kopuru hori, hainbat herrialde eta erakunde laguntzeko prest agertu diren arren. Horrez gain, erretrobirusen aurkako hainbat botikarekin egindako hiru pilula generiko berriren merkaturatzea ere iragarri zuen atzo OMEk. Oraingoz, urteko eta gaixoko 300 dolar balioko dute botikok, baina 150 dolarreraino jaits daiteke, OMEren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.