munDUA

Hiru pertsona hil dira Alemanian, Bigarren Mundu Gerrako bonba bat indargabetzen ari zirela

2010eko ekainaren 2a
09:49
Entzun 00:00:0000:00:00
Bigarren Mundu Gerra garaiko (1939-1945) bonba bat indargabetzen ari zirela, bonba lehertu eta hiru lagun hil dira Alemanian, Gotinga herrian -herrialdearen erdialdean dago-. Beste sei pertsona zaurituta daude; haietako bi, larri.

Atzo gauean izan zen leherketa, Gotinga erdian. 500 kiloko pisua zeukan bonbak eta Ameriketako Estatu Batuetan egindakoa zen. Ordu batzuk lehenago aurkitu zuten eraikuntza laneko behargin batzuek. Inguruko zazpi mila bizilagun etxetik aterarazi zituzten lehergailua indargabetzeko, eta tren geltokia jendez hustu egin zuten.

Detlef Johannson udal bozeramailea harrituta geratu da ezbeharrarekin, "indargabetze lanak oso ondo zihoazelako". Ostegunean beste bonba bat indargabetu zuten Gotingan bertan. Maiz kausitzen dituzte Bigarren Mundu Gerrako lehergailuak han.

Berlinen oraindik hiru mila bonba daudela aurreikusia dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.