Hiru pertsona hil dira Alemanian tren istripu batean

Ehun bidaiari inguru zeramatzan tren baten bi bagoi errailetatik atera dira, ustez luizi batengatik.

Atzo Alemanian errailetatik irten zen trena. RONALD WITTEK / EFE
Atzo Alemanian errailetatik irten zen trena. RONALD WITTEK / EFE
2025eko uztailaren 28a
13:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hiru pertsona hil dira Alemania hegoaldean gertatutako tren istripu batean. Beste 41 zaurituta daude; horietako batzuk, larri. Baden-Wurttemberg estatuan gertatu da ezbeharra; Sigmaringenetik Ulmera zihoan trena.

Ehun bidaiari inguru zeramatzan trenak, eta haren bi bagoi errailetatik atera ziren atzo arratsaldean. Alemaniako agintariek esan dute litekeena dela istripua lotuta egotea azken euriteekin. Erauntsiak luizi bat eragin zuela uste dute; hondakin horiek trenbidea oztopatu eta ezbeharra eragin zuten, azaldu dutenez.

Friedrich Merz kantzilerrak adierazi du «hunkituta» dagoela, eta doluminak eman dizkie biktimei eta haien senideei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.