Pakistan

Hiru taldek hartu dute bere gain atzo Pakistanen 57 hildako eragin zituen atentatua

Bere buruaz beste egin zuen ekintzaile batek, gorputzean zeramatzan lehergailuak eztandaraziz. 57 hildako eta 112 zauritu eragin ditu atentatuak.

Atzoko atentatuan hildako batzuen aldeko hileta. RAHAT DAR / EFE
2014ko azaroaren 3a
08:36
Entzun

Pakistan eta Indiaren arteko mugatik gertu izan da atentatua, Wagahen. Jundula Al-Qaedari lotutako erakundeak eta Tehrik-e-Taliban Pakistan (TTP) taldeari lotutako beste bi erakundek hartu dute bere gain erasoa.

Indiako eta Pakistango herritar eta ordezkariek urtero egiten duten ekitaldi baten amaieran jazo zen atentatua. Gazte batek bere buruaz beste egin zuen, gorputzean zeramatzan lehergailuak eztandaraziz, jendez beteta zegoen aparkaleku batean. Eztandak 57 hildako eta 112 zauritu eragin zituen.

Jamaat-ul-Ahrar TTPtik banandu berri den erakundea izan zen erasoa bere gain hartu zuen taldeetako bat. Ehsanula Ehsan bozeramaileak adierazi duenez, erasoa "Ipar Waziristanen izandako errugabeen heriotzaren mendekua" izan da, Pakistango armadak joan den uztailetik eremu horretan matxinoen aurka egindako operazioari erreferentzia eginez.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.