Mundua

Hiru urtez 24 orduz kateatuta eduki zutela azaldu du Ingrid Betancourtek

FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak gerrilla taldearen esku egon den sei urtetatik hirutan "24 orduz kateatuta" eduki zutela azaldu du gaur Ingrid Betancourtek, Kolonbiako armadak herenegun askatu zuen emakumeak.

2008ko uztailaren 4a
12:01
Entzun 00:00:0000:00:00
FARCeko zaindarien eskuetan momentu batzuetan tratu txarrak jasan zituela salatu du Betancourtek, baina halere "duintasunez bizitzen" saiatu zela. Europe1 Frantziako irratiari azaldu dio hori, elkarrizketa batean. Gaur arratsaldean Parisera iritsiko da Oxigeno alderdiko presidentegai izandakoa, atzo Bogotan bere senideekin elkartu ondoren.

Gatibu ohia Frantziako presidente Nicolas Sarkozyrekin bilduko da gaur Villacoublayko aireportu militarrean. Frantzian duen familiarekin egoteko "irrikitan" da Betancourt. Nazionalitate bikoitza du: kolonbiarra eta frantziarra.

Adierazi duenez, Kolonbiako armadak trikimailuen bidez hura eta beste 14 lagun -tartean hiru mertzenario estatubatuar- askatu izana "kolpe latza" da FARC gerrillarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.