Hogei lagun hil dira Ukrainan, helikoptero istripu batean

Erredakzioa
2008ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Itsaso Beltzean gasa ateratzeko plataforma baten aurka jo zuen atzo helikoptero batek; ondorioz hogei lagun hil ziren, Ukrainako Larrialdietarako Ministerioak jakinarazi duenez. Helikopteroan zihoazen bidaiari guztiak hil ziren. Lehen datuen arabera, istripua giza akats bategatik gertatu zen, airekoa egoera onean baitzegoen.

Mi-8 helikopteroa uretara jausi zen, helizeetako batek ur gaineko plataforma jo ondoren, Valentin Zemlianski Naftogaz Ukrainy gas eta petrolioko partzuergoko bozeramaileak azaldu duenez. Larrialdietarako Ministerioak zehaztu du helizeak plataformako antenetako bat ukitu, eta ondorioz, kontrola galdu zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.