Koronabirusa

Hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan

COVID-19a 188 herrialdetara iritsi da, eta 736.000 lagun baino gehiago hil ditu.

Gizon bat PCR proba egiten, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
Oihane Puertas ONA
2020ko abuztuaren 11
15:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken orduotan, hogei milioi koronabirus kasu baino gehiago detektatu dituzte mundu osoan. Johns Hopkins Unibertsitatearen (Baltimore, AEB) arabera, guztira 188 herrialdetara iritsi da COVID-19a, 20.092.855 pertsona kutsatu dira, 736.254 hil, eta hamabi milioi pertsona baino gehiago sendatu.

Ameriketako Estatu Batuak (AEB), Brasil eta India dira pandemian gehien kaltetu diren herrialdeak. Hiruretan hamar milioi kasu baino gehiago daude, mundu osoan atzeman diren erdiak baino gehiago. AEBetan 5.094.565 positibo eta 163.465 hildako erregistratu dituzte, Brasilen 3.057.470 positibo eta 101.752 hildako, eta Indian 2.268.675 eta 45.257. 

Txinan hasi zen pandemia urte hasieran, eta, orain, 88.906 positibo daude han. Zenbaki horrekin, munduan gehien kutsatuta dauden herrialdeetan 30.a da.

Zenbait herrialdetan, ordea, kasuak ez dira 1.000 positibotara iritsi. Horren adibide dira, besteak beste, Txad, Andorra, Bahamak eta Vietnam.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.