2012ko abenduko istiluetan hil ziren manifestarien aferaren erruduntzat jo eta hogei urteko kartzela zigorra ezarri diote Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohiari. Haren kontra ireki diren auzibideen artean eman duten lehen ebazpena da.
Auzi garrantzitsuenetakoa espioitzarena da; Egiptoko presidente ohiari eta beste hamar laguni estatuko sekretuak salatzea leporatzen baitie Egiptoko fiskal nagusiak. Fiskalaren arabera, kargugabetu eta atxilotutako agintariak segurtasun nazionaleko sekretuak helarazi zizkien Qatarri eta Al-Jazeera hedabideari, Anaia Musulmanen aginduei jarraiki. Trukean milioi bat dolar jaso zituela dio ( 772.000 euro inguru).
Abdelfata al Sisiren 2013ko estatu kolpeak kendu zuen Mursi Egiptoko presidente kargutik. Hosni Mubarak diktadorea kargutik ateararazi zuen Iraultza arabiarraren ostean hautatu zuten egiptoarrek Mursi presidente. Anaia Musulmanen ordezkari izan zen.