mundua

Hogei urteko kartzela zigorra Salah Abdeslami

2015eko azaroan EI Estatu Islamikoak Parisen egindako atentatu sortaren egileetako bat da, bizirik dagoen bakarra.

Bruselako auzitegia. STEPHANIE LECOCQ, EFE
Igor Susaeta.
2018ko apirilaren 23a
15:00
Entzun

130 hildakotik gora eragin zituzten eraso haiek, 2015eko azaroaren 13an. Egileen artean Abdeslam (1989) izan zen bere buruaz beste egin ez zuen bakarra. Handik hilabete batzuetara atxilotu zuten Bruselan, 2016ko martxo erdialdean, Poliziarekin tiroketa bat eduki ondoren. Hain zuzen, Bruselako "molde terroristako" gertakari horregatik zigortu du Abdeslam Belgikako auzitegi batek. Sofien Ayari haren konplize zenari zigor bera ezarri diote.

Abdeslamen abokatua ez dago ados kondenarekin, eta jakinarazi du epaiari helegitea jarriko diola baldin eta haren bezeroak hala nahi badu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.